PASTAK & ARROZAK

bartolini

Belaunaldiz belaunaldi haien etxean landatutako garia erabiliaz ekoiztutako maila goreneko pasta da, beti teknika tradizionalak ahaztu gabe.

rustichella d'abruzzo

1924. urtetik etxean egindako pasta tradizionala ekoizten dute, eta nazioarteko mailan oso izen ona dauka lehen mailako sukaldarien artean.

arroz sivaris

Hazitik amaierarte kontrolatzen du familia honek bere lurretan landatutako arrozaren ekoizpena. Garrantzi handia ematen diote naturaren errespetuari eta prozedura tradizionalak erabiltzen dituzte.

kalpa granos andinos

Quechuan 'indarra' esan nahi duen hitza. Peruko enpresa honek arroza eta kinoa organikoa ekoizten dituzte prozedura 100% tradizionalak erabiliaz.

gli aironi risi & co

Bost belaunaldiz baino gehiago lanean dabiltza Vercelli Italian kokatutako zonaldea garatzeko asmoz. Hauen produktuen artean ezagunena Carnaroli arroza da, kalitate ezinhobekoa.