SALTSA & BIZIGARRIAK

ARANE

Enpresa familiarra da Ibarrako piparrekin egindako pimentoia ekoizten duena. Lenizeko gatzarekin konbinatua ere aurkitzen da gure dendan.

MALDON

1882. urtetik prozedura berdinen bitartez ekoizten dute gatza gaur egun. Eskama fin hauek mundu mailako sukaldariek erabiltzen dituzte haien platerak aurrera eramateko.

SAL DE IBIZA

babestutako Ses Salines d’Eivissa izeneko parke naturalean bakarrik jasotzen den gatza da, eta maila goreneko kalitatea dauka.

SAL DE AÑANA

Arabako gatz hau era naturalean ekoizten da prozedura tradizionalen bidez, eta sukaldari handienen ustez munduko gatzik hoberenen artean kokatzen da.

HEBRA ROJA

Azafranaren ekoizketa hasieratik amaierarte egiten dute: landatu, xigortu, eta ontziraketa. La Mantxako jatorri babestuko produktua da.

LUKAN GOURMET

Donostiako pepechup saltsaren egileak dira. Pikilo piperraz eginda dago eta ez du esnekirik. Oso zapore orekatua dauka platerrak ederki laguntzeko.

AMAIKETAKO

Espeletteko piperra eta olio birjinarekin nahastutako mostaza hau osagai ekologikoekin eginda dago. Egokia da haragi eta arraiak laguntzeko.

NATURA

Belgikako etxe hau ezaguna da nazioarteko mailan egiten dituen bizigarri eta maionesengatik. 100% naturalak diren osagaiak erabiltzen dituzte eta produktuek ez dituzte ez kontserbante ez gehigarririk.

ESPINALER

Labetutako barazkiak edo calçotak laguntzeko romesko salsa hoberena dudarik gabe. Olioa, tipula, tomatea, fruitu lehorrak, ozpina eta ardo txuria dira bere osagaiak. Kontserbante eta glutenik gabe.

EDMOND FALLOT

Fallot familia gaur egungo mostaza ekoizle independiente bakarra da eta 150 urteko istorioa dauka bere atzean. Guztiz etxean egindako produktuak dituzte modu tradizionalean ekoiztutakoak kasu guztietan.

BLACK ALLIUM

Pedroñeraseko baratxuri beltza 100%, naturala. Ez du erretzen zapore gozoa dauka propietate osasuntsuez gain. Ez du ahoan zapore ez usairik uzten.

LA CHINATA

Pesto txuri eta gorria, ali olia, maionesa... La chinatak bizigarri desberdinak ekoizten ditu beti bere maila goreneko olio extra birjina erabiliaz.

AL GUSTO DE BELELA

Tomate, piper, tipula eta Subbétika zonaldeko oliba olio birjinarekin etxean egindako sueztitua, Andaluziako hoberenen artean izendatutakoa.